SAREAN EUSKARAZ, bederatzigarren urtez martxan
DBHko 4. eta Batxilergoko 1. ikasmailetako ikasleei zuzendutako ekimena abian da berriz, eta bederatzigarren urtez helduko da Nafarroako hiriburura eta hainbat herritara. Hala, esperientzi ludiko eta parte-hartzaileen bitartez, gazteak euskarazko kultura digitalean murgilduko dira. Euskaratik eta euskaraz hurbilduko dira unibertso digitalera. Musika autoekoizteko hastapen-lanabesak, argazki-teknika berriak, robotika, bideojokoak, errealitate birtuala, app-ak nork bere neurrira sortzeko lanabesak, Adime Artifiziala, pribatutasuna Sarean… askotarikoak dira 9. edizio honetan ere nerabeek jorratuko dituzten gaiak. Eta