TEKNOLOGIA, EUSKARA eta GAZTEAK dira SAREAN EUSKARAZ egitasmoaren DNA.
Gazteak euskarazko unibertso digitalera hurbiltzeko ekimena da hau!

Egun euskaraz eskura ditugun sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutzeko gonbidapena luzatzen die SAREAN EUSKARAZek gazteei. Gurea etorkizuneko hizkuntza bizia izan dadin; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) gure hizkuntza hitz egin dezaten; eta gure gazteak etorkizuneko lanabes digital berrien garatzaile eta eduki sortzaileak izan daitezen.
Hain justu, euskal ekosistema digitala elikatzen diharduten profesionalek gidatzen dituzte SAREAN EUSKARAZ programaren jarduera guztiak: ERAGIN komunikazioa, TALAIOS kooperatiba, ELURMALUTA proiektu artistikoak, GISA software librearen aldeko elkartea, EMAIZE sexologia zentroa, CODESYNTAX, PROTOMAKERS club, KATUBI ikus-entzunezkoak, GAME ERAUNTSIA euskarazko bideojokozaleak eta Dj MAKALA, besteak beste.
Iruñako Baluarte Jauregian SAREAN EUSKARAZ jardunaldiak hiru egunez Nafarroa osoko DBHko 4. mailako D ereduko ikasleentzat goiz osoko eskaintza paregabe eskaintzen du: lantegiak, hitzaldiak, jokoak, zozketak eta zuzeneko musika euskal kultura digitalaz gozatzeko!
