Ikastaro berriak martxan! Izena eman!

HERRIAARETOADATAORDUTEGIAIKASTAROA
ALTSASUIntxostiapunta Gaztegunea2022/10/0818:00-20:00Musika sortzeko eta nahasteko aplikazioak
ANTSOAINHarrobi Gaztelekua2022/10/2717:00-19:003D inprimagailuak
ARBIZULiburutegia2022/10/1511:00-13:003D inprimagailuak
ARTIKAArtigune 12022/10/1418:00-20:00Argazkilaritza mugikorrean
ATARRABIAGaztelekua2022/11/0517:00-20:00Robotika / Arduino
BARAÑAINTelezentroa2022/11/0817:00-19:003D inprimagailuak
BIDAURRETASaigola Elkartea2022/10/0818:00-20:003D inprimagailuak
BURLATAGaztelekua2022/10/2617:30-19:30Musika sortzeko eta nahasteko aplikazioak
ETXALAREtxalarko Kultur Etxea2022/11/03 – 2022/11/1017:00-20:00Streaming LIVE
GARESVinculo Etxea2022/10/2211:00-13:00Robotika / Arduino
GOIZUETAUdaletxeko Ganbara aretoa2022/09/3018:00-20:00Argazkilaritza mugikorrean
IRUÑACondestablearen Jauregia. 4. aretoa2022/10/2617:30-19:30App Inventor
TAFALLALa Kolasa Gazte Etxea2022/11/0418:00-20:00Robotika / Arduino
UHARTEUgazte gazte lokala2022/10/0717:00-19:00Argazkilaritza mugikorrean
URROTZ HIRIAUdal Kultur Aretoa2022/10/2718:00-20:00Argazkilaritza mugikorrarekin

Sarean euskaraz

Euskarazko kultura digitala sustatzea eta ezagutaraztea da Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, bultzatutako Sarean euskaraz programaren helburu nagusia. Horrekin batera, hauek ere badira ekimen honen xedeak: softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusgarri egitea eta balioestea ere.

Gazteak, euskara eta teknologia berriak dira Sarean euskaraz egitasmoaren ardatzak. Pandemiak oso epe motzean teknologia berrien garrantzia eta digitalizazio prozesuak areagotu ditu. Horregatik, are premia handiagoa dago sustatzeko gazteen formakuntza teknologikoa eta euskararen erabilpena IKTetan.

Era beran, Sarean euskaraz programa Nafarroako hiri eta herri ezberdinetara zabaltzeko ahalegina aipagarria da. Herritar guztiei zerbitzua berdintasunean eskaintzeaz gain, IKTen prestakuntza landa guneetara eramateak garrantzi berezia dauka, digitalizazioa landa garapenerako estrategikoa baita eta herrien huste arriskua saihesteko prebentziorik onena.