DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1go mailako 1.300 gaztek baino gehiagok hartuko dute parte ‘Sarean euskaraz’ ekimenean
Euskarabideak bultzatutako programa honen seigarren edizioa Baluarten izango da urriaren 13an eta 14an. 2019az geroztik, ‘Sarean euskaraz’ Iruñerritik kanpoko institutuetara ere iritsi da. Aurtengo edizioan, Altsasu, Bera, Doneztebe, Leitza eta Tafallako 400 ikaslek hartuko dute parte. Programa akademikoaren osagarri modura, irailaren 30etik azaroaren 9ra bitarte, publiko zabalari zuzenduriko doako 19 ikastaro antolatuko ditu ‘Sarean euskaraz’ ekimenak Nafarroako beste horrenbeste udalerritan. 4.DBHko eta 1. Batxilergoko 1.300 gaztek baino gehiagok parte hartuko