Sarean Euskaraz

TEKNOLOGIA, EUSKARA eta GAZTEAK dira SAREAN EUSKARAZ egitasmoaren DNA.

Gazteak euskarazko unibertso digitalera hurbiltzeko ekimena da hau!

Egun euskaraz eskura ditugun sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutzeko gonbidapena luzatzen die XAREk gazteei. Gurea etorkizuneko hizkuntza bizia izan dadin; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) gure hizkuntza hitz egin dezaten; eta gure gazteak etorkizuneko lanabes digital berrien garatzaile eta eduki sortzaileak izan daitezen. 

Hain justu, euskal ekosistema digitala elikatzen diharduten profesionalek gidatzen dituzte SAREAN EUSKARAZ programaren jarduera guztiak: ERAGIN komunikazioa, TALAIOS kooperatiba, ELURMALUTA proiektu artistikoak, GISA software librearen aldeko elkartea, EMAIZE sexologia zentroa, CODESYNTAX, PROTOMAKERS club, KATUBI ikus-entzunezkoak, GAME ERAUNTSIA euskarazko bideojokozaleak eta Dj MAKALA, besteak beste. 

2 formatu nagusi dakartza:

– Iruñako Baluarte Jauregian: SAREAN EUSKARAZ jardunaldiak Iruñerreiko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
– Iruñerritik kanpoko eskoletara, gaztelekuetara eta kulturetxeetara iristen diren ikastaroak.

Lantegiak, hitzaldiak, jokoak, zozketak eta zuzeneko musika euskal kultura digitalaz gozatzeko!