Ekimenean guztira, ikastaro zikloa eta jardunaldia batuta, 1.069 ikaslek hartu dute parte.
Ikastaro zikloa 21 herri ezberdinetara iritsi da eta jardunaldia 9 ikastetxera, horietatik 5 Iruñerritik kanpo. 25 ikastaroetatik, soilik 9 izan dira Iruñerrian eta gainontzeko 16ak herrialdean zehar. 4 edizioetan hau da lehena ekimenak indar gehiago izan duena Iruñerritik kanpo.

Urtez urte egitasmoa sendotzen doa eta bide berriak irekitzen ari da. Iaz hasitako ikastaro zikloak arrakasta handia izan du. Jardunaldiaren formatu deszentralizatu berriak Iruñerria kanpoko ikastetxeetan izandako arrakastak ere bide berri bat irekitzen du. Era berean, aurrez aurreko lantegiak eta online formakuntza batzen dituen formatu berri honek ahalbideratzen du jardunaldia goiz bateko ekitaldi bat izatetik pasatzea ikasturtean zehar iraupen luzeago eta eraginkorragoa duen ekimena izatera

Jardunaldia ikastetxeetan

Jardunaldia 9 ikastetxetan gauzatu da. Izen eman zuten 10 ikastetxeetatik bik atzera egin zuten (Barañain eta Lekaroz) eta Leitza sartu egin da. Guztira 832 ikaslek parte hartu dute.

Parte hartu duten ikastetxeetatik, 4 Iruñerrikoak dira (Biurdana BHI, Eunate BHI, Iturrama BHI eta San Fermin Ikastola) eta 6 Nafarroako beste zonaldekoak (Altsasu San Miguel BHI, Bera Toki-Ona BHI, Larraintzar DBHI, Leitza Amazabal BHI eta Lizarraldea BHI). Kontutan izanik Baluarten gauzatu diren 3 edizioetan ia bakarrik Iruñerriko ikastetxeek parte hartu zutela, edizio honetako formatu berriak, jardunaldia deszentralizatuz ikastetxeetara, aukera eman die Iruñerriko kanpoko ikastetxeei ekimenean parte hartzeko. Gure ustez, honek esan nahi du Baluarteko formatu presentziala berreskuratzen ahal denean, formatu deszentralizatu hau osagarria izan beharko litzatekeela ekimena Iruñerritik kanpoko ikastetxeetara iritsi ahal izateko.

Programaren kudeaketa zaila izan da Covid-19ak eragindako egoeragatik eta formatu aldaketagatik. Ikastetxeetan ikasturte hasierak beti zurrunbilo txiki bat izaten dira martxan hartu arte. Baina aurten, Covid-19a dela eta ezarri behar izandako neurri berri guztiengatik bereziki ikasturte hasiera gogora izan da da eta egoera horrek zaildu du programaren kudeaketa, beste lehentasun batzuk zeudelako ikastetxeetan. Horretaz aparte, formatu aldaketak ere eragin du lantegien antolaketa korapilatsua izatea, izan ere, 9 ikastetxe ezberdinen funtzionamendu eta ordutegietara egokitu behar izan dugulako. Hala ere, lantegi presentzialak ongi gauzatu dira (ikastetxe batekoak atzeratu ziren lantegiko irakaslea ondoezik sentitu zelako) eta Moodle plataforma bidezkoak orain gauzatzen ari dira (Hezkuntzako filtroekin arazoak egon dira edukiak ikusi ahal izateko). Orokorrean feedbacka oso ona izaten ari da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *