XAREk Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuarekin batera antolatzen duen Sarean Euskaraz Jardunaldiak aurten formatua aldatuko du pandemia egoera dela medio. Baluarteko Jauregian beharrean modu deszentralizatuan antolatuko da Nafarroako 10 ikastetxeetan. DBHko 4. eta Batxilergoko 1. ikasmailetako ia 925 gaztek hartuko dute parte. 8 lantegi praktiko ezbedin eskaini dira eta ikastetxe bakoitzak ikasle kopuruaren arabera bat edo bi aukeratu ahal izango ditu.

Ikastetxeetan eginen den jardunaldi horretaz gain, 25 lantegi eginen dira Nafarroako 23 udalerritara iritsiko den ikastaro-zikloan. Hauek denak aurrez aurre egitea aurreikusi da, beti ere, segurtasun neurri guztiak modu zorrotzean betez parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko.

Gazteak, euskara eta teknologia berriak dira Sarean Euskaraz egitasmoaren ardatzak. Gure etorkizuna diren gazteak dagoeneko gure oraina diren teknologia berrietan trebatu behar dira ahalik eta gehien, gure hizkuntza zaharrak etorkizun bizia eduki dezan. Pandemiak oso epe motzean teknologia berrien garrantzia eta digitalizazio prozesuak areagotu ditu. Horregatik, are premia handiagoa dago sustatzeko gazteen formakuntza teknologikoa eta euskararen erabilpena IKTetan. Sarean Euskaraz lau urtez etengabean egindako lanarekin euskarazko IKTen erreferentziazko programa bilakatzen ari da, urtez urte berrikuntzekin eta bide berriak irekiz.

Era beran, Sarean Euskaraz programa Nafarroako hiri eta herri ezberdinetara zabaltzeko ahalegina aipagarria da. Hiritar guztiei zerbitzua berdintasunean eskaintzeaz gain, IKTen prestakuntza landa gunetara eramateak garrantzi berezia dauka, digitalizazioa landa garapenerako estrategikoa baita eta herrien huste arriskua saihesteko prebentziorik onena.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *