Streaming bidezko zuzenekoak gazteen eguneroko bihurtu diren honetan, sare sozial ezberdinetan ugari dira LIVE emankizunak. Twitch bezalako plataformek espazio berezia hartu dute, baina plataforma hau ezagutaraztea
baino, streaming edo zuzeneko emankizunak euskaraz sortzera animatzea da ikastaro honen helburu nagusia. Horretarako, oinarrizko formakuntza eskainiko da. Streaming bat martxan jartzeko beharrezko baliabideak zeintzuk diren ikusteaz gain, kanal bat sortu eta edukia nola igo ikusiko da.
ETXALAR, Kultur Etxea, azaroak 3 eta 10, 17:00-20:00